06/02/2020 19:30 Iruñea. Iturramako Civivoxa

Dantza: Lua kastore

GaraikideLuadefinitiva.jpg

Garaikide 2020ren barruan.

"Barrua hutsik dagoela sentitzen dudanean
okupatu egiten dut.
Desalojatu egiten naute batzutan,
eta berriro okupatzen saiatzen naiz.
Gaur ordea ez naiz kabitzen,
ez naiz nire baitan kabitzen.
Olagarro bihurtu naiz.
Bihotza hirukoiztu zait eta olagarro bihurtu naiz".

Eneritz Zeberiok, Oihane Enbeitak eta Andoni Gartziak osatzen dute Ma Kolektiboa. Hiru kide eta hiru arte eremu: dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Aurretik zenbait kolaborazio puntual eginak zituzten, eta 2017an talde lengoaia kode propio baten bilaketari ekin zioten.

Elkarren lan moldearekiko interesa eta kimika gurutzatzen diren puntuan erditu zen Ma; banakako esentzia eta hirukoa uztartzen dituen lekua eta unea.

Talde dinamika baino, talde dinamikoa da Ma. Kolektibo moduan aurkezten duten lehen lana da Lua Kastore.

  • Sorrerako ideia: MA kolektiboa
  • Zuzendaritza: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
  • Dramaturgia: Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio
  • Testua: Oihane Enbeita
  • Koreografia: Eneritz Zeberio
  • Antzezle / Dantzariak: Oihane Enbeita, Aintzane Revuelta, Aiala Echegaray, Elai Sarasola, Helena Wilhelmsson
  • Proiekzioak: Andoni Gartzia
  • Soinu espazioa: Rafa Rueda
  • Argiztapena: Gabo Punzo
  • Eszenografia: Sergi Cerdan
  • Jantziak: Nahia Salaberria