Zubiarten ikasturte berriko matrikulazio epea zabalik

2026-2027 ikasturtean matrikulatzeko epea irekita egonen ekainaren 21era arte.

Uharten kokatuta dagoen euskaltegi publikoak 2026-2027 ikasturterako lehen matrikulazio epea ireki du. Epea zabalik dago ekainaren 21era arte. 

Gogoratu Nafarroako Gobernuak eta toki entitate askok euskara ikastaroak egiteagatik diru laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez Elaide webguneko dirulaguntzen atalean

 

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea: Maiatzaren 25etik ekainaren 21era.

Modalitateak:

  • Aurrez aurreko ikastaroak Zubiarten: Maila guztiak (A1-C1). Goizeko, arratsaldeko edo gaueko ordutegia eta txandaka ibiltzeko aukera. 
  • Autoikaskuntza: Maila guztiak. Astean behin mintzatzeko aurrez aurreko klasea eta tutoretza euskaltegian.
  • On line ikastaroak: Maila guztiak. Bi egun astean, arratsaldez. 
  • Kanpo taldeak (guraso taldeak, ikastetxeak, NUP…). 
  • Mintza ikastaroa: Mailak: B2 eta C1. 

 

Informazio gehiago

Talde-eskaintza, modalitateak, ordutegiak eta prezioak Zubiarte euskaltegiaren webgunean.