Familia barnetegia, euskara ikasi eta etxekotzeko

Udako barnetegi eskaintzaren barne, bada bat bereziki guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zaintzen dituzte gurasoak eskolan ari diren bitartean. Aparteko oporraldia da haur eta gurasoentzat. Izena ematea ireki dute dagoeneko.

Familia barnetegia Adunan izanen da, Gipuzkoan, eta B1, B2 eta C1 mailako ikasleentzako (eta euren familientzako). Bi txanda izanen dira, lehenbizikoa uztailaren 20tik 31ra, eta bigarrena abuztuaren 3tik 14ra. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, guztiak batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan. 

Prezioei buruzko xehetasunak eta gainerako informazioa hemen.

Izen emateko orria.