AEK-n 2026-2027 ikasturteko aurrematrikula epea zabalik

Ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten dutek onurak izanen dituzte.

 

Heldu den ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, agian, AEK-ren eskaintza berezia interesatuko zaizu. Ekainaren 30a baino lehen 2026-2027ko ikasturteko aurrematrikula egiten dutenek abantaila hauek izanen dituzte:

  • Ikasturte honetako (2025-2026) prezioari eutsiko zaio.
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Aurrematrikularen prezioa 100 eurokoa da (A1 eta A2 mailako ikastaroetan izan ezik, Euskarabidearen aparteko dirulaguntza dutelako). Ikastaroa hasi baino lehen hura ez egitea erabakitzen baldin bada, aurrematrikularen %100 itzuliko du AEK-k. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

 

Izen-ematea eta informazioa

AEKren edozein euskaltegitan edo AEKren webgunean eman daiteke izena.