Zubiarte euskaltegian matrikula egiteko bigarren epea zabalik

2023-24 ikasturteko euskara ikastaroetan matrikulatzeko bigarren epea zabalik dago abuztuaren 28tik irailaren 8ra arte.

Nafarroako Gobernuak helduei euskara ikasteko matrikularen bigarren epea ireki du abuztuaren 28tik irailaren 8ra, Huarteko Zubiarte Euskaltegian. Bigarren matrikula epealdi hau ekainean osaturiko taldeak betetzeko da. 

Euskaltegi publikoak eskaintza zabala du, maila guztiak emanez (A1, A2, B1, B2 eta C1), bai aurrez aurre, bai on-line:

  • Bide telematikoz, prestakuntza astean bi saiotan egingo da, arratsaldeko ordutegian. 
  • Aurrez-aurrekoetan, berriz, B2 mailako mitza-praktika taldeak eta EGA azterketa prestatzeko talde espezifikoak daude.
  • Autoikaskuntza goizez eta arratsaldez eskaintzen da, herritarrek prestakuntza eta lanaldia bateragarri egiteko aukera izan dezaten.
  • Irakaskuntza planaren barruan kanpoko ikastaroak ere antolatzen dira.

Informazioa
Talde eskaintza osoa eta ordutegiak euskaltegiaren web orrian.

Matrikula
Matrikula euskaltegiaren webgunean egin daiteke. Aurrez aurreko matrikula egiteko, hitzordua eskatu behar da 9:00etatik 13:00etara 848 431 010 telefonoan. 

Dirulaguntzak
Gogoratu Nafarroako entitate askok euskara eskolak diruz laguntzeko deialdiak ateratzen dituztela.