Ikasi euskara irrIKA

Ikasturte honetarako IKA euskaltegiek eskaintza oparo zein interesgarria dute. Euskara irrIKA ikasi edo hobetzera gonbidatzen zaituzte!

Nafarroan IKA honako zonaldeetan aurki dezakegu: Iruñeko alde zaharrean, Atarrabian, Barañainen, Leitzan, Malerrekan eta Bortzirietan. Duten eskaintza zabalaren berri haien webgunean aurkituko duzu. Maila eta ordutegi ezberdinak, ez dezagun aitzakiarik izan euskararen abenturari ekiteko. 

50 urtetik gorako eskarmentua dute IKA euskaltegiek. Haien metodologiari dagokionez, klaseak oso modu dinamikoan ematen dituzte. Haien helburu nagusia hiztun berriak lortzea da, eta horretarako ahozko jardueran oinarritzen da haien metodologia.

Badakizu, ikasi euskara irrIKA! Eman izena euskaltegian!

Gogoratu Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dituztela.