Ongi etorri euskararen herrira

Etorkinen harrera hizkuntzari buruz hausnartuko dugu UEMAk sare sozialetan zabaldu duen bideotik abiatuta.

Zein hizkuntzatan egiten diegu harrera gure herrietara datozen herritar berriei? Horri buruz hausnartzen du UEMAk Arnasa Gara-Egunerokoan zer? kanpainaren barruan zabaldu duen hirugarren bideoak, Ongi etorri euskararen herrira esketxak. 

Bideoak etorri berriekin ditugun aurre-iritzien eta inertzien inguruan hausnartzeko balio du. Agerian uzten du etorkinei lehen hitza gaztelaniaz egiteko joera dugula. 

Sambou Diaby antzezle zumaiarrak du protagonista papera. Esketxaren harira egin dioten elkarrizketan adierazi du identifikatuta sentitu dela; “egunero bizi izan ditudan egoerak irudikatzen ditu”. Aurre-iritziak eta inertziak hausteko deia egin du.

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), udalerri euskaldunetan etorri berriei harrera egitearekin batera euskara emateko deia egiten du: “gure artean errotuko diren ehunka lagunei euskara ematea modu ederra da beso zabalik hartzen ditugula erakusteko”. 

Etorri berriei eskolak eta euskaltegiak zabaltzea ez da nahikoa izango herritarrek gero erdaraz egiten badiegu. “Nola eskatuko diegu etorri berriei euskara ikasteko guk haiekin erabiltzen ez badugu?” dio Diabyk.

Euskaldunen dentsitate txikiagoa duten herritan, aurre-iritziek ere eragiten dute eta, zenbaitetan, etorkinen seme-alabak euskarazkoak ez diren eredutara bideratzen dituzte. Baina asko dira D ereduaren aldeko apustua egin dute etorri berriak