Nafarroako euskaltegien eskaintza oparoa

Urtebete baino gehiago iraun duen egoera ez-ohikoaren ondotik, Nafarroako euskaltegiak gogotsu heldu zaizkigu aurtengo udari eta datorren ikasturteari begira. Ohiko ikastaroez gain proposamen berriak ere eskainiko dituzte.

Euskaltegien udako eta 2021-22 ikasturterako ikastaro eta proposamen berriak. Normaltasunerantz.

Zubiarte, AEK eta IKA ikastaro eta berrikuntza ugarirekin heldu zaizkigu. Hori dela eta, ELAIDEk 2021-2022ko euskara-ikastaroen nondik norakoak azaldu nahi dizkizu.

Nafarroako udal askok ikastaro hauek egiteagatik dirulaguntzak ematen dituzte.

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea
Ekainaren 1etik 20ra

Modalitateak eta berrikuntzak

  • Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. C1/EGA azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ere bai.
  • Modalitateak : aurrez aurreko ikastaroak, mintza taldeak, online eta autoikaskuntza (asteroko mintza saio presentziala edo online)
  • Ordutegi eskaintza zabala.

Informazio gehiago
www.euskaltegi.educacion.navarra.es

AEK

Matrikula egiteko epea:
Jada irekita eta ekainaren 25a arte luzatuko da aurrematrikula epea. Web orriaren bidez egin daiteke. Euskaltegietan ere egin ahalko da matrikula.

Modalitateak eta berrikuntzak: 2021eko uda eta 2021-2022 ikasturtea

  • Ikastaro estentsiboak
  • Ikastaro trinkoak
  • Udako ikastaroak Iparralden
  • Barnetegiak
  • On-line ikastaroak
  • Autoikaskuntza
  • %5eko deskontua izanen dute matrikulazioaren prezioan, aurrematrikula egiten dutenek.

Informazio gehiago:
www.aek.eus

 IKA

Matrikula egiteko epea:
Ekanaren 1etik aurrera, webgunean bertan eta telefono bidez.

Modalitateak eta berrikuntzak. 2021eko uda eta 2021-2022 ikasturtea.

  • Ikastaro estentsiboak
  • Ikastaro trinkoak 2021eko abuztuan eta irailean. Hastapena, maila guztiak eta C1eko birpasa.
  • Barnetegiak
  • Autoikaskuntza on-line
  • EGA ikastaroak
  • Hobetze ikastaroak.

Informazio gehiago:
www.ikaeuskaltegiak.eus