Nafarroako euskaltegien negu-udaberriko eskaintza

Euskaltegien 2023-24 ikasturteko bigarren zatirako eskaintza berria. Ikasturtearen sasoi honetan, ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak nabarmentzen dira.

AEK eta IKA ikastaro ugarirekin heldu zaizkigu. Ikasturtearen sasoi honetan, ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak nabarmentzen dira. Hori dela eta, ELAIDEk 2023-2024ko ikasturtearen bigarren zatirako euskara-ikastaroen nondik norakoak azaldu nahi dizkizu.

Halaber, ez duzu ahaztu behar Nafarroako toki-entitate askok ikastaro hauek egiteagatik diru-laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez!!


AEK

Matrikula egiteko:
Web orriaren bidez egin daiteke. Euskaltegietan ere egin ahalko da matrikula.

Modalitateak: 2024ko urtarril-otsailetik aurrera

  • Ikastaro estentsiboak
  • Ikastaro trinkoak, urtarriletik aurrera eta plaza libreak dauden bitartean.
  • On-line ikastaroak
  • Autoikaskuntza

Informazio gehiago:
www.aek.eus 


IKA

Matrikula egiteko:
Webgunean bertan eta telefono bidez.

Modalitateak. 2024ko urtarril-otsailetik aurrera.

  • Ikastaro estentsiboak
  • Ikastaro trinkoak 2024ko otsailean. Hastapena, maila guztiak eta C1eko birpasa.
  • Autoikaskuntza on-line
  • EGA ikastaroak
  • Hobetze ikastaroak. 

Informazio gehiago:
www.ikaeuskaltegiak.eus