Gozatu oporraldia euskara ikasten

Uda atsedenerako eta dibertimendurako garaia da, eta euskara ikasteari bultzada bat emateko une aproposa ere izan daiteke. Udako barnetegiek ikasketa prozesua areagotu eta bizkortzeko aukera eskaintzen dute, giro lasai eta atsegin batean.
Helduen euskalduntzean diharduten entitateak dagoeneko hasiak dira uda honetarako prestatu duten eskaintza ezagutzera ematen. Aukera hori aztertu nahi duenarentzat, Elaidek orain arte eskaini den guztia laburbildu du.


ZORNOTZAKO BARNETEGIA

https://www.zornotzakobarnetegia.eus/eu/ikastaroak/udako-ikastaroak
Barnetegiak 6 ikastaro antolatu ditu uda honetarako (uztaila-iraila bitartean). 12 eguneko iraupena izango dituzte, eta egun bakoitzean 8 eskola ordu emango dira. Barnetegiak bi erregimen eskaintzen ditu: pentsio osoa egotea (eskolak eta egonaldia) edo erdian (eskolak, kanpo-ekintzetan esku hartzea, etxera lo egitera joanez).
Begiratu, hemen, datak eta prezioak.

https://www.zornotzakobarnetegia.eus/sites/default/files/files/2024_UDAKO_IKASTAROAK_Zornotzako_Barnetegia.pdf

AEK
AEK-k ere ezagutzera eman du aurtengo eskaintza.
Hiru barnetegi mota eskaintzen ditu entitateak: ezagutza maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko, familia barnetegiak eta ohiko euskalduntze barnetegia. Foruan, Arantzan, Adunan, Urepelen eta Mendikotan egingo dira, motaren arabera.
Interesatuak maiatzaren 2a arte izanen du matrikula egiteko epea.

https://www.aek.eus/eu/bloga/uda-barnetegiak-datak-prest

MAIZPIDE EUSKALTEGIA
Maizpiden ere 12 egunekoak izaten dira udako ikastaroak, asteburu bat barne dutela, eta egunean zortzi eskola ordu ematen dira.
Uztailean, abuztuan eta irailean egiteko antolatuta daude, maila guztietan.
Matrikulazioa apirilaren 22an hasiko da.
https://www.maizpide.eus/images/eskuorria-uda-2024.pdf