Zubiarten urtarrileko matrikula epea irekita

Matrikula egiteko epe berria urtarrilaren 15etik 21era izanen da. Matrikula on line edo aurrez aurre egin daiteke. Zubiarte euskaltegi publikoa da eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu.

Zubiarte euskaltegian euskara ikasteko eta hobetzeko zenbait aukera daude: aurrez-aurreko ikastaroak, mintza taldeak, online ikastaroak eta autoikaskuntza (astero mintza saio presentziala). Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ere eskaintzen dituzte.

Urtarrileko epe honetan jada martxan diren taldetan sortu diren hutsuneak beteko dira. Horretaz gain, A1-hasierako 2 talde ere eskaintzen dira, bat goizeko ordutegian eta bestea arratsaldekoan.

Matrikula

Izen-ematea on-line egin daiteke. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, eskatu hitzordua 848 431010 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es postara idatzita. 

Informazio gehiago 

Talde eskaintza osoa, ordutegiak eta matrikulatzeko aukera  Zubiarte euskaltegiaren web orrian.