“Euskera Ahora”

Iragan irailaren 1ean aurkeztu zen “Euskera ahora” kanpaina, helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzeko. Ekimenaren helburua herritarrak euskara ikastera erakartzea da, eta aurtengoan, bereziki gazteengana iritsi nahi da.

Kanpaina Euskarabideak antolatu du, 33 toki entitaterekin eta helduei euskara irakasteko hainbat eragilerekin batera: Zubiarte euskaltegi publikoa, hizkuntza eskola ofizialak, AEK eta IKA gizarte ekimeneko euskaltegiak eta Bai & By.

Euskarazko ikaskuntza irailean zehar sustatuko da, sare sozialen bidez. Halaber, iragarkiak jarriko dira markesinetan, NUPeko Arrosadiako Campusean, tokiko aldizkarietan; eta irrati-iragarkiak emango dira musika-irratietan.

Doakotasuna helburu
Euskararen irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko eta herritarrek hizkuntza hori jakiteko duten eskubidea bermatzeko, Nafarroako Gobernuak handitu egin ditu helduentzako banakako laguntzetara bideratutako kopuruak, bai eta euskaltegientzako laguntzen deialdikoak ere.

Toki-erakundeak ildo beretik
Toki entitateen ordezkari gisa Mikel Oteiza Atarrabiako alkateak hitz egin du eta gogorarazi du toki entitate askok laguntzak eskatzeko aukera eskaintzen dutela eta, horri esker, kasu askotan euskara ikastea ia doakoa dela.

Informazio gehiago:  www.elaide.eus eta  www.euskaraikasi.nafarroa.eus