EITB kultura, sortzaile eta eragileen ahotsa

"EITB kultura" asteroko saioak Euskal Herri osoko sortzaile zein eragileei ahotsa ematen die, talde, kolektibo zein norbanako. Kapituluek 30 minutu inguruko iraupena izaten dute eta EITB nahieran webgunean dute aterpe. Urte hasieran "Argia Saria" jaso zuen saioak, euskal kulturaren berrikuntzak ezagutarazteko egiten duen lan bikainagatik.
Gehiago


Ikasi edo hobetu euskara udan

Uda aprobetxatu nahi duzu euskara ikasteko edo hobetzeko? Nafarroako euskaltegiek euskara ikastaro trinkoak edota azterketak prestatzeko ikastaroak prestatu dituzte.
Gehiago

Udarako gomendikoak

Uda primerako sasoia da liburuak irakurtzeko. Denbora libre gehiago dugu, eta gauza gutxiago ditugu buruan. Elaidetik gomendioen zerrenda bat prestatu dugu berriki plazaratutako liburuekin. Ez dago aitzakiarik lerro artean murgiltzeko.
Gehiago

Urmuga jaialdia, musika eta mendia

Urtero bezala, Urmuga jaialdia abian da eta kontzertu zein ibilbideetarako sarrerak erosten ahal dira. Mendirik mendi, kulturaz eta mendiaz gozatzeko modu bat da Urmuga. Esperientzia horrek, baina, berez dakar herrigintza, saretzen da euskal kultura, sortzen ditu harreman sozialak, kulturalak… ekimen poetiko bat sortzen da naturaren kapritxo batetik.
Gehiago

Bizi sanferminak euskaraz

Atzo eguerdian lehertu zen festa Iruñean, Yala Nafarroa taldearen eskutik. Arropa zuri-gorriak soinean, jai giroaz gozatzeko ordua da. Iruñeko jaietan euskaraz bizitzeko hamaika aukera daude.
Gehiago

Uda musikaz blai

Udan ere baditugu musikaz gozatzeko hamaika aukera. Batetik, herritako jaietako eskaintza eta bestetik, han eta hemen antolatzen diren musika jaialdiak. Euskal Herrian, besteak beste, sona handikoak diren bi musika jaialdi ditugu: EHZ (Euskal Herria zuzenean jaialdia) eta Hatortxu Rock. Lehenengoa gaur bertan hasi eta ekainaren 29ra arte izanen da, eta bigarrena uztailaren 24tik 27ra ospatuko da.
Gehiago

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko ordua

Hainbat toki entitatek euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epealdia ireki dute. Beste batzuek, berriz, iraila aldera irekiko dute.
Gehiago

Udako ikastaroen eskaintza prest eta izen emateko epea zabalik

Nafarroako AEK eta IKA euskaltegietan udako ikastaro eskaintza oparoa prestatu dute. Uda atseden hartzeko garaia bada ere, sasoi aproposa da eguneroko lan zama zertxobait arinduta, patxada hartu eta euskararen ikasketari kalitatezko denbora eskaintzeko. Ikastaroen izaera trinkoak aukera ematen du denbora gutxian aitzinera pauso begi bistakoak egiteko.
Gehiago