Euskaltzaleon martxa euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzeko

Ekainaren 13an, euskaltzaleak Iruñera bertaratzeko deia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Besta giroan eginen dute hizkuntza eskubideen aldarrikapena. Hiru zutabetan eginen dute ekitaldia eta bakoitzak lelo bana ekarriko du. Hiru zutabeek bat eginen dute Gaztelu Plazan.

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Euskaltzaleon Martxa izanen da ekainaren 13an Iruñean, Euskaraz bizitzeko behar den dena lelopean. Ekitaldiak besta giroa eta hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapena uztartuko ditu. Hiru zutabetan eginen dute mobilizazioa, eta horietako bakoitzak euskararen pizkunderako ezinbertzekoak diren hiru oinarriak ordezkatuko ditu: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna.

Zutabeak 17:00etan abiatuko dira Runako parketik, Askatasun enparantzatik eta Antoniutti parketik eta Gazteluko plazan elkartuko dira; bertan eginen da amaiera ekitaldia.

Kontseilua

Berria

Aizu