Oporrak eta euskara

Osasun-alarma osteko garai hauetan gauzak egiteko modua asko aldatu da. Jarduera mota guztiak egokitu behar izan dira osasun- eta segurtasun-egoera berrira. Garai honetan, oporrak hasi dira gutako askorentzat, eta guk, ELAIDEtik, aukera paregabea eskaini nahi dizugu zure euskara ikasteko prozesuarekin jarraitzeko.

Aldi berean, kultur eskaintza oso erakargarria egiten dizugu gure geografia anitzeko beste lurralde batzuk ezagutzeko: zehazki, barnetegi batera joateko hiru eskaintza aurkezten dizkizugu.

Zure euskalduntze prozesua bizkortzeko modurik onena hizkuntzan murgiltzea da. Zer hoberik horretarako barnetegi bat baino? Eskaintzen zaizkizun aukeretan, euskara ikasi eta ahozko zein idatzizko komunikazio-gaitasuna hobetu ahal izango duzu, baita zure hizkuntza-ohitura berrietan sakondu ere: denbora gutxian urrats esanguratsuak emango dituzu ikaskuntza-prozesuan, eta zure segurtasuna areagotuko da.

Barnetegiek euskara ikasteko aukera paregabea eskaintzen dizute. Horietan euskara modu intentsiboan ikas dezakezu. Gainera, horietan zure beharrak asetzeko prestatutako ikastaroak aurkituko dituzu, zure mailara egokitzen direnak. 

Barnetegian, euskara ikasteaz gain, euskaraz biziko zara; gure hizkuntza modu naturalean ikasteko bermea da.

Eskaintza askotarikoaren artean, gure inguruko beste hainbat herrialdetako hiru eskaintza aukeratu ditugu. Lehenik eta behin, Bakaikuko Etxea dago. Bakaikun, Nafarroako Sakana eskualdean, duela gutxi eraberritutako baserria da. Turismoa Sakana

Bigarrenik, Zornotzako barnetegia dugu. Urte askotako esperientzia duen zentroa da, beste biak bezala, eta Amorebieta-Etxanon dago, Bizkaian. Turismoa Zornotza

Azkenik, Maizpide barnetegia ekarri nahi izan dugu. Barnetegia Lazkaon dago, Gipuzkoakko Goierri eskualdean, eta pertsona asko igaro dira bertatik bere ikasketa prozesuan sakontzeko. Turismoa Goierri

Hiru toki hauetan erakargarri ugari aurkituko dituzu, kulturalak, aisialdikoak, naturarekin kontaktua dutenak eta gastronomikoak. Egin klik esteketan eta prestatu nahi duzun barnetegiko egonaldia.