IKA eta AEK euskaltegien udako eskaintza

Ikasturtea amaitu eta udan ere badugu euskara ikasten jarraitzeko hainbat aukera. AEK eta IKA euskaltegien ikastaroen berri duzue hurrengo lerroetan.

Asko dira udan euskara ikasten jarraitzeko ditugun aukerak. Besteak beste Nafarroan AEK eta IKA euskaltegien eskaintza dugu. Covid-19ek azken hilabeteetan egoerak behartuta, heldu den egoera berrira egokitu behar izan dute euskaltegiek. 

2020ko udako ikastaroak bide telematikoen bidez eginen dituzte IKAren Iruñerriko euskaltegietan, koronabirusak sortutako ezohiko egoera dela-eta. Egoerak hobera egiten badu, eta aurrez aurreko saioak egiteko aukera dagoela ikusten bada, hala eginen dute.

Aurrez aurrekorik egiterik ez bada, ikastaro presentzial telematikoak izanen dira, hau da, taldekako bideo-deien bidez eginen ditugu. Horrez gain, ikasleek banakako lanak egin beharko dituzte zenbait orduz.

Informazio gehiago haien web orrian aurkituko duzue. Eta edozein zalantza argitzeko ere haien telefonoetara deitzen ahal duzue: Arturo Campion 948 222 246 eta IKA Barañain 948 188 325.

 

 

 

AEK euskaltegiek eskaintza zabala du uda honetarako. Aurten ezin izanen duten horren preziatuak eta maitatuak diren barnetegiak eman, baina horren ordez, online eta aurrez aurreko trinkoak eskainiko dituzte. Hemen duzue AEK euskaltegietan emanen dituzten trinkoen eskaintza.

Pasa zaitezte euskaltegietatik, baina lehenago hitzordua eskatu, mesedez.

Hauek dira Iruñerriko harremanetarako telefonoa: 948 27 41 60