Azaroaren 5etik 14ra bitarte, euskarazko kultura garaikidearen inguruko hamar bat hitzordu ekarriko ditu Iruñera Iruñaldia jaialdiaren hirugarren edizioak.
Hirugarren urtez jarraian, Iruñeko Udalak Iruñaldia jaialdia antolatu du Loraldiarekin elkarlanean, hirian euskarazko kultura garaikideari protagonismoa emateko xedez. Azaroaren 5etik 14ra, jaialdiak hamar hitzordu barne hartuko ditu musikaren, dantzaren, antzerkiaren literaturaren, bertsolaritzaren eta performance artistikoaren inguruan.
Iruñaldiak euskarazko sorkuntzen aniztasuna, kalitatea eta egunerokotasuna hurbildu nahi dio herritar orori; izan ere, jaialdia euskaldunei zuzenduta dago, baina baita euskara atsegin dutenei eta hizkuntza guztiz menperatu ez arren euskal kulturako kalitatezko proposamenez gozatu eta horiek ezagutu nahi dituztenei ere. Horientzat guztientzat, diziplina anitzeko programazio bat antolatu da, honako hauek barne hartuta: dantza, gastronomia, umorezko bakarrizketak eta kontzertuak, artista gazteen eta erreferentziazko sortzaileen eskutik; hala, tradizioaren eta abangoardiaren arteko elkarrizketa sortzen da.
Iruñaldia 2026 programa:
Azaroak 5, osteguna
- DJ festa, musika eta irudia jauzika, Iker Oiz, Martintxo Etxauri Txo eta Adriana Urmeneta. Euskalerria Irratian, 19:00etan. Doan
- Gau-pasa Kluba, Irati Jimenez. Katakraken, 20:00etan. Doan
Azaroak 6, ostirala
Umore-bakarrizketa eta dastaketa-esperientzia, Ane Lindane. Geltokin, 20:30ean. Prezioa: 25 euro
Azaroak 7, larunbata
- Amour, Marie de Jongh. Familia-antzerkia. Pompelo Civivoxean, 19:00etan. Prezioak: 10 eta 8 euro
Azaroak 8, igandea
- Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko, Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuaren inguruko poesia eta musika. Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Prezioak: 10 eta 8 euro
Azaroak 10, asteartea
- 1:1 Eskala, musika eta bertsolaritza Olatz Salvadorren eta Alaia Martinen eskutik. Laban, 19:30ean. Prezioak: 10 eta 8 euro
Azaroak 12, osteguna
- Amaitasunaren lorratzak, musika eta poesia Maddi Etxeberriaren eta Txomin Hegiren eskutik. Karrikirin, 19:30ean. Prezioak: 10 eta 8 euro
Azaroak 13, ostirala
- Nogen. 10. urteurrena kontzertua. Gayarre antzokian, 20:00etan. Prezioak: 15 eta 12 euro
Azaroak 14, larunbata
- Aztarnak. Mihise gaineko dantza, Kresala Dantza Taldearen performancea. Udaletxe plazan, 12:30ean. Doan
- Lur kontzertua, Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio. Pompelo Civivoxean, 19:30ean Prezioak: 10 eta 8 euro
Jarduerei buruzko informazio guztia izateko edota sarrerak erosteko, Iruñaldiaren webgunera jo.