Euskarabidean dirulaguntza eskatzeko epea irekita

Dagoeneko abian da ikasturte berria euskaltegietan eta euskarara ikasleek azaroaren 3ra arteko epea izanen dute Euskarabidean dirulaguntza eskaera aurkezteko. Aurten A1 eta A2 mailetako ikasleek % 100era arteko dirulaguntza izanen dute.

Eskaerak egoitza elektroniko bidez edo erregistroetan aurkezten ahal dira. Dirulaguntza bere osotasunean lortzeko % 80tik goitiko asistentzia egiaztatu beharko dute ikasleek. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, eskaerarekin batera: 

  • Matrikula fitxa: Bertan euskaltegiaren izena, ikastaroaren modalitatea, hasiera eta bukaera datak eta ordu kopurua agertu beharko dira.
  • Ordainketa agiria.

Euskarabidetik ohiko galderekin dokumentua prestatu dute.

Euskarabidearen dirulaguntzari buruzko informazioa.

Euskarabidearen dirulaguntza deialdia.