Euskara zuri deIKA

Ikasturte honetarako IKA euskaltegiek eskaintza oparo zein interesgarria dute eskaintzeko. Nafarroan IKA honako zonaldeetan aurki dezakegu: Iruñeko alde zaharrean, Atarrabaian, Barañainen, Malerrekan eta Bortzirietan.

Duten eskaintza zabalaren berri haien webgunean aurkituko duzu. Maila eta ordutegi ezberdinak, ez dezagun aitzakiarik izan euskararen abenturari ekiteko. 

50 urtetik gorako eskarmentua dute IKA euskaltegiek. Haien metodologiari dagokionez, klaseak oso modu dinamikoan ematen dituzte. Haien helburu nagusia hiztun berriak lortzea da, eta horretarako ahozko jardueran oinarritzen da haien metodologia.

Entzuten al duzu hori? Bai, bai! Zuri deika ari da #euskara!
Ikasturte honetan zoaz IKAra euskara ikastera!