Bueltan da Mintzakide

Urrian Mintzakide eta haren aldaera Gurasolaguna ekimenetan parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Astean behin edo bitan taldean elkartu eta euskaraz aritzea da proposatzen dena. Gurasolagunaren kasuan haurren ordutegietara eta zaintza beharretara egokitutako saioak dira.

Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara.

Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

Askori gertatzen zaie euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dutela izaten eta Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Zenbaitek, berriz, euskaraz aritu nahi baina ez dute inguruan izaten  lagunik. Bestalde, euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan (Mintzakide, Gurasolagun, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzalasai) parte hartuz eragiten dute horretan. 

Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Eta ez hori bakarrik, pertsona horiek guztiek sekulako ekarpena egiten diote euskalduntzeari: taldean elkarrekin aritzen dira eta ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute,  hizkuntza ohituretan eraginez. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira irabazten, herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak.  

Gaur egun  milaka herritarrek hartzen dute parte Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). 

Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. 

Non dago Mintzakide? Begiratu mapa honetan.

Informazio gehiagoirunerrikomintzakide.eus edo praktikatu.eus