Euskara ikasteko diru-laguntzak

Ikasturte berriari ekiteko euskaltegietan izena emateko epea irekita edo irekitzear dago. Laster izanen dugu, hortaz, ikastaro ezberdinen berri: ikastaro trinkoak, astean zehar hainbat ordutakoak, etab.

Orain da garaia, ere, Nafarroako Toki Entitate hainbatek eta Euskarabideak euskara ikasteko ematen dituzten diru-laguntzen eskaintzaren berri izateko. ELAIDEn honi heldu nahi diogu oraingoan.

Urte asko dira, jada, Nafarroako toki entitate askok helduen euskalduntzearen aldeko apustua egin zutela, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera, Nafarroako jendartearen euskalduntze lanean euren ekarpena eskaintze aldera.

Aldeak, ordea, nabariak dira udalerrien artean, horretarako jartzen diru-kopuruaren, eskatzailearen egoeraren, ikastaro motaren, eta abarren arabera. Batzuetan matrikula gastuaren portzentajea ordaintzen dute, beste batzuetan eta eskatzailearen egoeraren arabera ikastaroa doan ateratzen ahal zaio, herri hainbatetan ikastaro trinkoetarako eta barnetegietarako diru gehiago ematen dute estentsiboetarako baino... 

Gainera, diru-laguntzak eskatzeko epeak aldatu egiten dira udalen arabera. Ekainean eskatu ahal ziren herri batzuetan, eta beste batzuetan, berriz, urrian izaten da garaia diru-laguntza hauek eskatzeko.

Diru-laguntza hauen berri izateko sartu Elaideko diru-laguntzen atalean, eta aukeratu dagokizun entitatea. 

Bestalde, Euskarabideak ere diru-kopuru bat bideratzen du helduentzako euskara klaseak diruz laguntzeko. Laguntza hauek bateragarriak dira toki-entitateek ematen dituztenekin, eta urtean zehar laguntza hauek arautzen dituen Foru Agindua argitaratuko da.