Euskarabideak euskara ikasteko bekak eskatzeko epea ireki du

Hile honen 27tik urriaren 25era zabalik egonen da ikasturte honetan matrikula egiten duten euskara ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea. Gobernuko bekak ikastaro mota hauentzako eta kopuru honetakoak dira:

–Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta udako ikastaroak:
•    40 - 79 ordu: 65 € arte.
•    80 - 200 ordu: 125 € arte.
•    201 – 270 ordu: 225 € arte.
•    271 - 400 ordu:  300 € arte.

–Autoikaskuntzako ikastaroak:
•    100 - 189 ordu: 125 € arte.
•    190 - 250 ordu: 225 € arte.

–Ikastaro berariazkoak:
•    40 - 100 ordu: 125 € arte.
•    101 - 200 ordu: 225 € arte.
•    201 - 400 ordu: 300 € arte.

Eskaerak, lehentasunez, web bidezko datu-orri bat betez eginen dira. Orria eskuragarri egonen da Nafarroako Gobernuaren web atari instituzionaleko tramiteen katalogoko kasuko tramitean.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/euskara-ikasteko-helduentzako-laguntzak-2021-2022-ikasturterako.

Baldintzak eta gainerako informazioa:    

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/188/4