Euskaltegian izena emateko epea zabalik

Ikasturte berriaren atarian egonik, Nafarroako euskaltegiek matrikula egiteko epeak ireki dituzte. Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek dirulaguntzak ematen dituzten matrikula gastuei aurre egiteko.

Guztioi egokitzen diren euskara ikastaroak eskaintzen dituzte AEK eta IKA  euskaltegiek, maila, ordutegi eta leku ezberdinetan. 

Eskaintza guzti horren berri izateko, hemen duzue Nafarroako euskaltegien mapa, gertukoenarekin harremanetan jartzeko. Edo nahiago baduzue, euskaltegiak kudeatzen dituzten erakundeekin zuzenean jar zaitezkete harremanetan:

Dirulaguntzak

Toki Erakundeek (Udalek, Mankomunitateek…) eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dituzte ikastaroak. Horretarako, hemen duzue dirulaguntza horiei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko informazioa hemen topatuko duzue. Aurten A1 eta A2 mailako ikastaroak % 100ean lagunduko ditu. Dirulaguntza horiek bateragarriak dira udalek ematen dituztenekin.