Bertsolariak herriz herri

Abuztuan festak izanen ditugu dira Nafarroako herri askotan, eta bertan bertsoak entzuteko aukera zabala izanen dugu.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 4an hasiko da Auritzen, eta 24 bertsolari nafar ariko dira. Baina udan bertsoak festa-giroan gozatzeko aukera ugari dugu, herri askotako festetan.

Era guztietako bertso saioak izanen ditugu: plazako saioak, bertso bazkari eta afariak, bertso poteoak, bertos ibilbide historikoak, saio musikatuak... eta lurralde guztietako bertsolariak. Aniztasuna ez da falta!

Hala ere, zein da gehien ikusiko dugun bertsolaria? Bada, Julio Soto dugu plazetan txapeldun, sei aldiz ikusteko aukera izanen dugu, momentuz programatutako bertso saioetan. Baina Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Joanes Ilarregi eta beste hainbat bertsolari entzunen ditugu plaza batean baino gehiagotan. Eta noski, festa giroan ez dago irabazlerik, ikus-entzuleak baino ez.

Azpian orain arte programatutako saioak dituzue, baina egutegia elaideko agendan izanen duzue eguneratuta, beste kultur eta musika proposamenekin batera:

 

Abuztuak 13: Leitza (bertso-saioa)

  • Ordua: 17:00 
  • Lekua: Plaza 
  • Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Eki Mateorena, Maddi Ane Txoperena

Abuztuak 15: Goizueta (bertso-saioa)

  • Ordua: Arratsaldean 
  • Lekua: Plaza 
  • Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aner Peritz Manterola 
  • Gai-jartzaileak: Aritz Zerain

Abuztuak 16: Zubieta (bertso-saioa)

  • Ordua: 19:00 
  • Lekua: Herriko plaza
  • Bertsolariak: Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze 
  • Gai-jartzaileak: Bittori Elizalde

Abuztuak 16: Zugarramurdi (bertso-poteoa)

  • Ordua: 17:00 
  • Bertsolariak: Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio

Abuztuak 16 Tafalla (bertso-saioa)

  • Ordua: 18:30 
  • Lekua: Txosnagunea 
  • Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Julio Soto

Abuztuak 17: Arantza (bertso-poteoa)

  • Ordua: 12:30 
  • Bertsolariak: Joanes Illarregi, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Abuztuak 17: Areso (bertso-bazkaria)

  • Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi

Abuztuak 18: Etxalar (bertso-bazkaria)

  • Ordua: 14:00 
  • Lekua: Larraburua elkartea 
  • Bertsolariak: Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso

Abuztuak 23: Lizarra (bertso ibilbide historikoa)

  • Ordua: 12:00 
  • Lekua: Karrika Nagusia. Eguraldi txarrarekin, Carlismo museoan edo Gustavo de Maeztun 
  • Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Julio Soto 
  • Gai-jartzaileak: Ander Aranburu Arriola

Abuztuak 26: Irunberri (bertso-poteoa)

  • Ordua: 20:00 
  • Lekua: Foru enparantza 
  • Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Julio Soto

Abuztuak 29: Berriozar (bertso-poteoa)

  • Ordua: 18:30 
  • Lekua: Herria taberna
  • Bertsolariak: Saioa Alkaiza eta Jon Maia

Abuztuak 30: Iruñea (bertso ibilbide historikoa)

  • Ordua: 12:00 
  • Lekua: Nafarroako Museoa 
  • Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Julio Soto 
  • Gai-jartzaileak: Ander Aranburu Arriola

Abuztuak 30: Etxaleku (bertso-bazkaria)

  • Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Abuztuak 30: Gares (bertso-saioa)

  • Ordua: 19:00 
  • Lekua: Harrizko zubiaren azpiko anfiteatroa 
  • Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Ekhiñe Zapiain Arlegi 
  • Gai-jartzaileak: Aimar Karrika