Bizi sanferminak euskaraz

Atzo eguerdian lehertu zen festa Iruñean, Yala Nafarroa taldearen eskutik. Arropa zuri-gorriak soinean, jai giroaz gozatzeko ordua da. Iruñeko jaietan euskaraz bizitzeko hamaika aukera daude.

 

EGITARAU OFIZIALA

Iruñeko Udalak sanferminetaz gozatzeko 517 ekitaldi antolatu ditu. Egitarau ofizialaren barruan, euskal taldeen KONTZERTUAK antolatu dira Iruñeko erdigunean bertan, Gaztelu plazan. Besteak beste, uztailaren 6an Bulego, uztailaren 7an Tatxers talde nafarra, uztailaren 11n Dupla eta Zea Mays taldeak eta uztailaren 13an Sorotan bele gogoan igoko dira oholtza gainera. 

Konpainia plazan, berriz, Janus Lester (uztailak 7) eta Naxker (uztailak 12) ariko dira, besteak beste. 

Foruen plazak Gazte Eremua eta Sound Fermin hartuko ditu. Bertan izanen dira, besteak beste, Hagoan (uztailak 9), Albina Stardust (uztailak 11) eta Oihan Vega (uztailak 13).

Sarasate plazako oholtzan, BERTSO EMANALDIAK egonen dira uztailaren 7, 10 eta 12an, 19:00etan.

 

 

HERRI ERAGILEEN EKARPENA

Sanferminak jai herrikoiak dira eta, ohi bezala, asko dira herriko eragileek antolatuko jarduerak. Esate baterako, HERRI SANFERMINEk egitarau zabala, anitza eta herrikoia antolatu du, auzolanean, Iruñeko O plazan.  

ZALDIKO MALDIKO elkarteak ere, ohi bezala, egitarau aberatsa du. Sanferminak euskaraz bizi nahi duenarentzat derrigorrekoa da Antsoleaga kaleko elkartetik pasatzea. 

OINEZ TXOKOA ere sanferminetako beste klasiko bat da. Takonerako txokoak familia giro lasaia eskaintzen du egun osoan zehar, birjolastu haurrentzako gunetik bertan. Gainera, egitarau zabala prestatu dute, gustu guztietarako emanaldiekin.

 


SANFERMINETAKO EGITARAU OSOA BERRIAN

Berria egunkariak sanferminetako egitarau osoa kontsultatzeko aukera ematen du. Egunez egun, egitarau ofiziala eta ez-ofiziala kontsultatu daitezke.