AEK-k antolatutako asteburuko barnetegietan izen emateko azken egunak

Aurten ere asteburuko barnetegiak eskainiko ditu AEK-k Arantzan eta Iruñean, maiatzaren 16tik 18ra, eta izena emateko aukera izanen da maiatzaren 5era arte.

Arantzako barnetegia A2.2 eta B1 mailakoentzat izanen da eta helburu nagusia ez da izanen azterketak prestatzea, baizik eta euskaran murgiltzea. Prezioa 202 eurokoa izanen da, lotarako tokia eta otorduak barne. Iruñean eginen den hiri barnetegia, berriz, B2 eta C1 mailakoentzat izanen da. Kasu honetan, prezioa 131 eurokoa izanen da, eskolak eta bazkaria barne. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue.

Informazioa orria.

Izen-emateak: martxoaren 26tik maiatzaren 5era HEMEN.

Barnetegiei buruzko informazio gehiago HEMEN.