Zubiarte euskaltegian matrikula epea irekita

Ikasturte berria ate joka dugu. Zubiarte euskaltegi publikoak dagoeneko bigarren matrikulazio epea ireki du. Irailaren 6ra arte matrikula egin dezakezu. Egin matrikula eta euskara ikasi ziurtasun osoz.

Zubiarte euskaltegiaren web orrian talde, modalitate eta ordutegiei buruzko informazioa aurkituko duzu. Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina Osasun-egoeraren arabera, edota beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen da plataforma digitala erabiliz. Betiere segurtasun osoz.

                                                                        

Matrikula web orritik egin daiteke. Zalantzaren bat baduzu, 848 43 10 10 telefonora jo dezakezu 10:00etatik 12:00ak arte, edo mezu bat bidali euszubia@educacion.navarra.es helbidera. Euskaltegira joan behar baduzu, aldez aurretik txanda eskatu behar da goian aipatutako telefonoan.