Zabalik da 2020ko Euskaraldian izen emateko epea

Euskara ulertzen dutenen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen da eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izanen da "arigune"–en bidez.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Izen emateko epea irekitzearekin batera, aurtengo edizioko kanta ere aurkeztu dute.

Euskaraldiari buruzko informazioa eta izen ematea