Udan eta heldu den ikasturtean euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

AEK, IKA eta Zubiarte euskaltegiek udako ikastaroen eskaintza aurkeztu dute, baita izena emateko epea ireki ere. Bertzalde, ikasturtea bukatzear den honetan, heldu den ikasturtean euskara ikasten segitzeko zein hasteko asmoa duten ikasleek aukera izanen dute dagoeneko 2019-2020 ikasturterako inskripzioa egiteko.

Nafarroako euskaltegiek urtero irekitzen dute euskara ikastaroetan izena emateko epea maiatza-ekainean. Alde batetik, udako ikastaro eta barnetegietan matrikulatzeko aukera eskaintzen dute, eta, bertzetik, heldu den ikasturtean euskara ikasten hasteko edo segitzeko asmoa dutenei aukera ematen diete dagoeneko inskribatzeko.

Udarako ikastaro eskaintza zabala prestatu dute euskaltegiek: aisialdi eta familia girokoak, euskalduntzekoak, ikastaro trinkoak, on-line motakoak, azterketa ofizialak prestatzekoak, eta abar.

Udako ikastaro zein barnetegiei buruzko informazio gehiago, jarraian:

AEK

IKA

ZUBIARTE