Sarean euskaraz ikastaroetan izen ematea zabalik

Euskarabideak abian du Sarean Euskaraz programaren 5. edizioa, euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko. Nafarroako hainbat herritan antolatu dira ikastaroak, bereziki gazteei zuzenduak, baina ez dago adin mugarik. Ikastaro guztiak teknologia berriei eta ikus-entzunezkoei buruzkoak izanen dira.

Sarean euskaraz programaren ardatzak gazteak, euskara eta teknologia berriak dira. Ikastaroak debalde izanen dira. Herrien zerrenda osoa ikusteko zein izena emateko sakatu hemen.