Musika Zuzenean: Euskarazko musikaren bozgorailua

Musika Zuzenean telebista saioa 2017ko uztailean abiatu zen eta ordutik 100 saio baino gehiago prestatu dituzte Koldo Otamendik gidatutako ekipoak. Saioak ordu erdiko iraupena izan ohi du.

Ostegunero 21:00etan Hamaika Telebistak Musika Zuzenean saioa eskaintzen du.

Euskarazko musika eszena, beste asko bezala, etengabe aldatzen ari den eszena da. Eta, jarraitzaile asko dituzten proposamen ezagunez gain, badira beste batzuk horren ezagunak ez direnak eta zale gutxiago dituztenak. Guztiei ematen zaie tartea Musika Zuzenean saioan.

Musika Zuzenean Hamaika Telebistan ikus daiteke ostegunero 21:00etan, baita telebistaren webgunean eta Youtuben.