Iragarki laburrak, hemen eta online salerosteko

Gero eta ohikoagoak bilakatu zaizkigu online salerosketak. Iragarki laburrak webgunean, norberak salgai paratzen ahal du edozer, higiezinak, ibilgailuak, gailu teknologikoak, arropa, haurrentzako osagarriak, etab. Lan zein bizitoki bila dabilenak ere, edo zerbitzuren bat eskaintzen duenak, paratzen ahal du iragarkia.

Iragarkilaburrak.eus hainbat gauza saltzeko eta erosteko aukera eskaintzen duen tresna da. Erabiltzen hagitz erraza da eta doakoa. Behin erregistratuta, produktu edo zerbitzu bat erosi zein eskaini nahi duenak, argazkia, deskribapen laburra eta prezioa paratu behar ditu. Produktu edo zerbitzu horietan interesatua dagoena, berriz, harremanetan paratzen ahal da saltzaile edo emailearekin. Iragarkiak kronologikoki eta gaika daude sailkatuta.