Inauteri giroa + euskara giroa: Libertimenduak

Duela zenbait urte Ipar Euskal Herrian piztu eta Nafarroa Garaira, Iruñera, heldu zaizkigu Libertimenduak, aurten, bigarren aldiz. Harremanak euskaraz sortzea da libertimenduaren lehenengo araua.

Dantzak, bertsoak eta zirtzilen jokoa izenekoa uztartzen ditu ekimenak. Plazan zirkulua osatzen da, eta horren erdian aritzen dira zirtzilak. Boterearen zirikatzaile eta urteko gertaeren salatari lotsagabeak dira, eta arauak eta tabuak haustea dute helburu. Zirkuluak libertimendua eskaintzen die, alegia. Umorea eta txantxa dira horretarako ezinbesteko osagaiak. Dantzariek, aldiz, gizartearen ordena irudikatzen dute, eta bertsolariek plazan gertatzen dena epaitzen dute.

Libertimenduak badu, hala ere, beste helburu bat:  euskaraz aritzeko espazioa eskaintzea gazteei, sormena eta hain gustuko duten lotsagabekeria baliatuz. 

Bada, Inauterietan ere euskara entzuteko eta aritzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute.  Aurten sei libertimendu daude antolaturik:

-    Luhuson, Donapaleun,  Donibane Garazin, Irisarrin, Esnazun.  Libertimenduen agenda

-    Baita Iruñean ere, Iruinkokoa deitutakoa. Otsailaren 23an izanen da. Heldu da Irunkokoa