Euskara praktikatzeko egitasmoak

Eguberriak bukatu eta urte berria hastearekin batera, asmoen zerrenda egin ohi dugu. Euskaldunok edo euskara ikasleek euskaraz gehiago egitea edo dakiguna praktikatzea eransten ohi dugu. Horregatik, euskararen arloko entitate batzuek, urtarrilean irekitzen dute mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko ikasturteko bigarren epea.

MINTZAKIDE, MINTZALAGUN, PRAKTIKATU ETA BIZI, PARKELAGUNA edo bestela deitzen dugula, gauza bera dira eta helburu eta funtzionamendu bertsua dute: EUSKARAZ ARITZEA INTERES KOMUNEKO TALDE TXIKIAN.  Programa guztiak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean dautza.  

Mintzapraktika taldetxo bakoitza hiru, lau edo bost lagunek osatzen dute. Modu horretan ziurtatzen da giro atsegin, hurbil eta partehartzailea. Taldetxo bakoitza gutxienez astean behin biltzen da, helburu didaktikorik gabe, eta, hitzordu horretaz gain, mintzapraktika programetako taldeak elkar ezagutzeko eta harremanen sarea zabaltzeko noizbehinka ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera izaten da: ikastaroak, irteerak, bazkari eta afariak, ikuskizunak...

Euskaraz aritzeko zailtasuna, ohitura falta, lotsa edota beste edozein oztopo duenarentzat  aproposa izan daiteke zuretzat, baita helburu bakarra euskaldunekin harremanak izatea duenarentzat ere.

Nafarroa osoan daude martxan. interesa duenak, hemen topatuko du egitasmoekin harremanetan jartzeko gidatxo bat

Berriki, Parkelaguna jarri da martxan. Gurasoentzako propio antolatutako aldaera da eta haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. Mintza- taldean dauden bitartean, umeen zaintzaz arduratuko dira, parkean edo egitasmorako egokitutako txokoetan. Herri hauetan antolatu da:

•    Antsoain: 948 382 241
•    Berriobeiti: 948 303 129
•    Berriozar: 948 300 359
•    Burlata: 948 238 400
•    Eguesibar: 948 331 611
•    Uharte: 948 331 053


ON-LINE ERE

Herrian edo inguruan aukera ez dutenentzat edo ordutegi estua eta elkartzeko arazoak dituzten horientzako ere bada euskaraz egiteko aukera, internet bidezko taldetan parte hartuta, Mintzanet atarian.