Euskara ikasteko dirulaguntzak

Nafarroako herritarrek euskara ezagutzeko eskubidea dute, eta, horretarako, bai Nafarroako Gobernuak bai Nafarroako Toki Entitateek hainbat neurri hartzen dituzte hori sustatzeko eta errazteko. Neurri horietariko batzuk dira, hain zuzen, euskaltegietan euskara ikasten duten pertsonei ematen zaizkien dirulaguntzak.

Toki entitateen dirulaguntzak

Toki Entitateek, nork bere eremuko herritarrentzat dirulaguntzak eskaintzen dituzte. Entitate bakoitzaren informazioa eta deialdia eskuratzeko, Elaiden bada propio dirulaguntzei buruzko atala.

Nafarroako gobernuaren dirulaguntzak

Nafarroako Gobernuak bertze deialdi bat egiten du. Dirulaguntza horiek bateragarriak dira tokiko bertze administrazio batzuek ematen dituztenekin, bi kasutan izan ezik:

•    Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.

•    Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.

Urriaren 1etik 31ra irekita egonen da epea eskabidea aurkezteko. Baldintzei dagokienez, eskatzaileak, 16 urtetik gorakoa izateaz gain, Nafarroan bizi behar du. Baldintza guztiak esteka honetan kontsultatzen ahal dira.

Nafarroako Gobernuak telefono bat jarri du dirulaguntzei buruzko informazioa eskaintzeko: 948 012 012  (astelehenetik ostiralera: 08:00-19:00).