Eguberrietan euskarazko opariak egiteko aukera oparoa

Eguberriak gainean ditugun honetan, bereziki haur eta gazteei opariak egitea ohitura zabaldua da. Euskaraz oparitzeko asmoa dutenentzat ezinbertzeko baliabidea da "Euskarazko Produktuen Katalogoa". Bertan, haur eta gazteen aisialdirako makina bat baliabide dago eskura: jostailuak, komikiak, liburuak, app-ak, filmak, eta abar.

Zer oparitu aukeratzeko hainbat arrazoi eta  irizpide daude, eta horietako bat hizkuntza da, hagitz erabakigarria seme-alabak euskaldun hazi eta hezi nahi dituenarentzat. Izan ere, produktuak kalitatekoak, atseginak, hezitzaileak, entretenigarriak izatearekin batera, euskarazkoak izatea ere garrantzitsua da.

Euskarazko material horien inguruko informazioa erraz lor daiteke, ia-ia guztia bilduta baitago, hain zuzen ere, Euskarazko Produktuen Katalogoan.

Formatu bikoitza du katalogoak. Batetik, webgunea dago eta, bestetik, liburuxka. Biak oso erabilgarriak dira. Adinaren araberako sailkapena dute: 0-12 eta 12-16 urte bitartekoentzat. Horrez gain, atal hauek: musika, filmak, informatika eta app-ak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta jokoak, gurasoentzako materiala, ikasmaterialak eta ebookak.

Gainera, informazio praktikoa eskaintzen da: adina, prezioa, egilea, argitaletxea…

Laster 100.000 ale inguru banatuko dira eta, horrez gain, Durangoko azokan ere aurtengo nobedadeak aurkeztuko dira. Hori dela eta, etxeko epelean euskarazko sorkuntzak eman duen fruituekin gozatu nahi duenak, izanen du non aukeratu. Azken batean, bai katalogoan, bai Durangoko azokan, helburua berdintsua da: euskaraz sortu den produkzio kulturalaren berri ematea. marrazkia: sofan eserita gizona eta neskatoa, azken hori abesten

Horren erakusle, esate baterako, Etxe honetan album ilustratua, Etxepare sariaren irabazlea eta berriki aurkeztua: Istorio xamurra, aitatxi-bilobaren arteko harremanaren inguruan gorpuztua. 0 eta 5 urtekoendako aukera bikaina!

Argazkia eta testuaren oinarria: ERA.EUS
ERA.EUS guneak euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie.