Badator Etxealditik Euskaraldira!

Itxialdi egoera honetan irudimena astintzea onena, segi dezagun beti bezain aktibo. Beroketa lanak egiteko gonbita duzue Etxealditik Euskaraldira, apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 3ra arte iraunen duen kanpainarena.

Gure eguneroko bizitzan, eta oraingo egoera berezi honetan, zer eta zeinekin egiten dugu euskaraz? Zertan eta zeinekin egiten ahal dugu euskara gehiago? Galdera hauei erantzutetik, apirilaren 24tik 30era proposamen bat eginen digute eguneko euskara praktikatu eta gehiago erabiltzeko. Prest ariketarako? Animatu, ziur izanen dela zer ikasia eta zertan aurrera egiterik, baita itxialdian egonik ere.

Kanpainari buruzko informazio gehiago Euskaraldiaren webgunean eta sare sozialetan.