2026/03/05 19:00 Iruñea. Geltoki

Bestelakoak: Geldiunea, `Heriotzak Eduardo du izena´

GELDIUNEA_martxoa-1448x2048.jpg

GELDIUNEA: `Heriotzak Eduardo du izena´

Geldiunea gonbidapen bat da, bizitzaren abiaduratik, une batez bada ere, jaisteko. Gelditzeko. Begiratzeko. Dastatzeko. Zentzumen guztiak piztuta gozatzeko.

Lehenengoa, Formol Laborategiaren eskutik euskarazko ez-poesiaren performance bihurtzen den arte eszenikoko ikuskizuna, ardo batekin gozatzeko. Proposamen bizia, garaikidea eta zentzumenezkoa, hitzarekin, gorputzarekin eta isiltasunarekin jolasten duena. Ez da ohiko errezitaldi bat: zeharkatzen den esperientzia da, entzuten dena, arnasten dena. Ondoren, Geltoki Tabernak tokiko produktuekin sortutako hiru elaborazio. Laguntzeko, orekatzeko eta harritzeko pentsatutako proposamen gastronomiko txikiak. Hurbileko zaporeak, agertokiarekin eta koparekin elkarrizketan.

Arteak eta gastronomiak bat egiten duten espazio bat, funtsezko zerbait gogorarazteko: gozatzea ere erresistentzia modu bat dela.

 

Sarrera: 20 euro (euskarazko ez-poesia emanaldia + 2 ardo ekologiko + 3 pintxo). Salgai webgunean