AEK-n ikasturte berriko aurrematrikula epea zabalik

Datorren ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi duenak, hainbat aukera izanen ditu euskaltegietan. Gaurko honetan AEK-ren eskaintzeren berri emanen dizuegu.

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen ditu AEK-k

  • Aurrez aurreko klaseak, euskara maila guztiak (A1etik C2ra)
  • Titulu homologatuak lortzeko ikastaroak
  • Mintzapraktika ikastaroak
  • Ikastaro trinkoak
  • Autoikaskuntza ikastaroak (A1 mailatik C1 mailara eta baita azterketak prestatzekoak). Tutorearen zuzeneko aholkularitza eta jarraipenaren eta mintza-saioekin.
  • Biko ikastaroak: aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala uztartzen dituen sistema.

Gogoratu Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako udal askok euskara ikastaroak egiteagatik dirulaguntzak ematen dituztela. Informa zaitez Elaide webguneko dirulaguntzen atalean. 

 

Aurrematrikularako eskaintza

Ekainaren 28ra arte AEK-n 2023-2024 ikasturteko aurrematrikula egiteak abantailak ditu: 

  • Ikasturte honetako prezioari eutsi eta, gainera, %5eko deskontua
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

 

Informazioa eta matrikula
www.aek.eus webgunean edo AEKren euskaltegietan.