AEK euskaltegiak mintzo: "Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara!"

AEK euskaltegietatik dator notizia...

Azken hilotan, Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamika abian jarri dugu, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

AEKren "bultza euskaltegiak! -Bultza euskara!" ekimenak hiru alderdi izango ditu: Administrazio nagusiei emango dieten gutun bat, martxoaren 28an, herrietan jendearekin egingo den ekitaldi xume bat, eta Korrikaren hutsuneak ekonomikoki utzitako kalteari aurre egiteko diru ekarpena.

Laguntza hirukoitz hori lortzeko, hiru ardatz dituen lanari ekingo diote. Lehenengoa Euskal Herriko administrazio nagusiei bidaliko dieten gutun bat da, eta bertan, euskalduntze-mugimenduak datozen urteetan behar dituen baldintzak jasoko dira.

Bigarrena, berriz, martxoaren 28an (egun horretan amaituko baitzen aurtengo Korrika), herri guztietan antolatu nahi diren ekitaldi xumeak izango dira. Herritarren bultzada jaso nahi da eta aurten ere euskararen lekukoa kalean egon dadin, jendearen babesa behar dute. Horregatik, herriz herriko jarduerak prestatzen ari dira egun horretarako, egun horretan eta eremu bakoitzean indarrean dauden osasun-neurrien arabera.

Eta hirugarren ardatz gisa jendearen ekarpen ekonomikoa legoke; izan ere, martxoaren amaierara arte martxan dago 'egin ezazu zure ekarpena-Bultza euskaltegiak-Bultza euskara!' Kanpaina, Korrikaren atzerapenak diru-sarrera falta handia eragin baitu AEKn.

Ekarpenak HEMEN egin daitezke.